XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txapela... zegaitik arerio?

Gernika'ko Batzar Etxeko Artxiboan, 1838 urtean Espartero generalak emondako txapelaren aurkako pregoia gordeta dago.

Espartero'ren pregoiak diño:

Txapela erabilteak dakarzan kalteak ezagututa, gure Erregin II garren Isabel'en legezko eskubideen eta konstituziñoaren aurka dabizenen ezaugarri dalako, batez be jakinda guk aldeztuten dogun auziaren aurkakoak arro erabilten dabela, eta moda lez sartuta daukela ikusita, orretara naste ugari sortuaz, eta arerioen aurka joatean sortu leikezan nasteak be kontuan eukita, agindu au emotea erabagi dot:

1.- Agindu au argitaratzen dan unetik asita, txapela erabiltea galerazoten da pertsona eta izaki guztiei, militarrei izan nai erritarrei.

2.- Agindua beteten ez dabenak, lenengo aldian 80 errialeko isuna ordainduko dabe eta ordaindu ezin ba dabe, ille biko kartzela; bigarrenean zigor ori bidartu egingo da eta irugarrenean kartzela denbora urte bikoa izango da.

3.- Agindua betetearen erantzule izango dira nigandik urteten daben aginduak bete eragitera beartuta dagozanak.

Eta agindu onetan esaten danak bere indarra euki dagian, eta ezagutzen ez daben aitzakirik agertu ez dagien, agindu au uri, erri, auzo eta nire agintearen menpeko toki guztietan agertzea agintzen dot, armetako nagusi, jaurlari eta agintari guztiei bialduaz, gudaritzako agindu orokorretan sartuaz eta toki agirietan ipini eta zabalduaz.

Agindu au 1836'ko Azilla'ren 27'an Logroño'n siñatua da.

Txapela erabiltea, arrokeri?

Emen lekeitiarrena dago:

Bixente, txapela tente, popan doia almirante.

Onek, albo-alboka, Elkano getariarra dakarsku gogora.